A Grabiel

 B. Gandiaga

GAVIOTA

Zeu zara zu kaioa,
inurri pilatzaileen
bizitza narrasetik
aiderajaiki zinen
Gabriel lumaduna!
Zeu zara zu aingeru
Gabriel hegalari
beti aideko, gauzak
beren betean, juxtu
poetikoki beha
daitezkeen puntu hartan
ireki kokatua:
zuri, urdin, beltz duzu
lumaren kolorea,
urdin-berde begiak,
mokoa gorrikara,
hotsa gizatiarra
eta barre dagizu
eta negar dagizu,
on puska handi horrek,
eta bihotza eta
arima darizkizu
Gabriel, lumaz behera,
zerua, ura, lurra
hunkituz, dardaraziz.

KAIOA

Tú sí que eres la Gaviota
que de la vida arrastrada
de las hormigas cosechadoras
te elevaste al aire,
plumífero Gabriel!
Tú sí que eres el ángel
volador Gabriel,
siempre viviendo en el aire,
en posición desplegada,
justo en aquel punto
de donde se pueden ojear poéticamente

las cosas en su plenitud:
blanco, azul, negro
es el color de tu pluma,
azul-verde el de tus ojos,
rojizo es tu pico,
humana tu voz
y ríes
y lloras,
oh gran pedazo de bondad,
y se te escurren
el corazón y el alma
Gabriel, pluma abajo,
estremeciendo, conmoviendo
el cielo, el agua, la tierra.

Bitoriano Gandiaga.
* Publicado en la revista Zurgai, número especial de diciembre de 1992.


 
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net